Albisteak

 

Abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna izango da. Data honen inguruan ostegunean 20:30etatik aurrera Kantu-Poteoa antolatuko da Orozkoko tabernetan zehar. Bentazaharreko Mutiko Alaiak taldeak kantu-poteoa girotuko du. Kantu dezagun euskararen alde !!!.

Bentazaharreko mutiko alaiak taldea Urretxu-Zumarragako eta Urrestillako kideez osatua dagoen boskotea da. Taldekideak aspalditik ezagutzen badira ere, eta elkarrekin kalean arituak badira ere, boskote moduan 2006ko udan hasi ziren martxan. Taldeak funtsean euskarazko abestien errepertorioa duen emanaldiak eskaintzen ditu eta horretarako erabiltzen dituen instrumentuak hauek dira: eskusoinua, biolina, gitarra, dultzaina, txirula, aho-soinua eta perkusioa.

Guztiok parte har dezagun kantutegi batzuk banatzen dituzte.