Albisteak

 
Herriko elkarte eta bizilagunen artean bozkaketa egin da, hau da, kide bakoitzak bat proposatu du eta hiru bozkatuen artean zozketa egin da.
Hiru bozkatuenak Supelaur Kultur Elkartea, Atxulaur Futbol Taldea eta Olgetan Pilota Elkartea izan dira.
Azkenean, Supelaurri egokitu zitzaion.
Jai Batzordeak Supelaur izendatzeko erabili dituen irizpideak hauek izan dira: urtetako ibilbidea, herrian antolaturiko ekintzak (Gaztain Eguna eta kirikiñausien barrizte lanak, Olentzero...) eta Euskal Kulturari egiten dion ekarpena.