Albisteak

 
Orozko Museoaren kudeaketa Iparnature Servicios Turísticos enpresari esleitu zaio 38.400 euroren truke (BEZ gabe),hau da, lehiaketaren hasierako prezioa. Enpresa horrek kudeatu du orain arte. Lehiaketan beste bi enpresek eman zuten izena. Proiektuak baloratzerako orduan kontuan hartu da museoaren gaineko ezagutza, prestaketa profesionala eta proposatutako hobekuntzak. Kontratua bi urterako da baina beste bi urtez luzatzeko aukera egongo da.