Albisteak

 

Itourbask-Euskadiko turismo bulegoen sarean sartu da Orozkon dagoen Gorgeialdeko bulegoa, Turismo Informazio Puntu bezala hain zuzen ere. Itourbask, turismo informazioko zerbitzu guztietatik, Euskal Autonomia Erkidego osoko turismoari buruzko informazio uniforme, eguneratu eta homogeneoa eskaintzen du. Horrela, Euskadiko destinoaren turismo-informazio globala helarazten du. Orozkoko Bulegoak gainera hemendik aurrera sareak antolatzen dituen prestakuntza ikastaro eta ekimenetan parte hartzeko aukera izango du, diru-laguntzak jasoko ditu eta Euskadiko edozein puntuko informazioa emateko aukera izango du. Josu San Pedro, Orozkoko Alkateak esan du “sare honetako bazkidea izateak abantaila handia izango da Orozko eta Gorbeialderako, zonaldeko turismo bultzatzeko klabea bait da”.

Ordutegi berria

Itourbasken sartzeak turismo bulegoaren ordutegian aldaketak ekarriko ditu. Uztailean, abuztuan, Aste Santuan eta jaiegunetan bulegoaren ordutegia honako hau izango da: 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara.
 
Beheko solairuaren erakusketa

Orozkoko Museoak beheko solairuan dagoen erakusketa iraunkorra berritu du. Informazio panel berriak egin dira historiaurrea, Erdi Haroa, Orozkoko jatorria, euskara eta herriko etxebizitzei buruz. Orozkoko Udalak 6.000 euro inbertitu ditu proiektu honetan eta Eusko Jaurlaritzak %45a ordaindu du.

Museoak maiatzaren 8an 20:00etan erakusketaren berriztatzea ofizialki airkeztuko du.