Albisteak

 

Belen de Andres idazle eta psikologo laudioarrak Mindfullness ikastaro bat emango du astelehenero, azaroaren 5etik abenduaren 17ra, 18:00etatik 20:00etara. Doakoa izango da eta emakumeei eskainia.

Izena ematea urriaren 15etik aurrera egin daiteke Induman (infoinduma@yahoo.es) edo Berdintasun Arlora (berdintasun.orozko@bizkaia.org) idatzita.

Gainera, urriaren 22an, astelehena, gaiaren eta idazlearen lanen aurkezpen bat egingo da Kultur Etxean 19:00etan.

 Argibide gehiago (PDF 944KB)