Albisteak

 

Antolinzaleak Jai Batzordeak aurtengo San Antolinetako jaiak abuztuaren 30etik irailaren 4ra ospatzea erabaki du. Abuztuaren 30ean txupinazoa izango da, 31n umeen eguna, irailaren 1ean jubilatuen eguna, 2an San Antolin eguna, 3an ekintza askotariko eguna eta 4an Berakatz eguna. Musika taldeen kontzertuak ere egongo dira, besteak beste, Canteca de Macao, Izargi, Honat edo Arizgoiti taldeekin.

Aurten, gainera, Jai Batzordea formalki eratzeko ahalegin berezia egiten ari da. Helburua da herritarrek, elkarteetako ordezkariek eta Udal arduradunek osatutako jai batordea eratzea. Jai batzordearen hurrengo bilera ostiral honetan izango da, hilak 24, 19:00etan, Kultur Etxean eta, besteak beste, azken gai hau tratatuko da.