Albisteak

 

Igande honetan, azaroak 3, Orozkoko Museoak antolatzen dituen ihardunaldien barnean programatutako lehen ibilbide gidatua egingo da Adarogoiko nevera ezagutzeko Auniako kidea de Juanjo Didalgoren esku. Ibilaldia goizeko 9 eta erdietan hasido da Museoan bertan.

Orozkok Zeberiorekin duen mugatik hurbil eta Ubegi eta Puntabikotx mendien artean dago bisitatuko dugun leku ezohikoa. Han, pinudi artean murgildua dugu ezagutuko dugun Adarogoiko auzoa. Bertan, oraindik daude zutik XVIII. Mendeko arkudun etxearen hondarrak. Handik, hurbil dagoen elurzulora hurbilduko gara, gutxienez 1674. urteaz geroztik elurra metatzeko erabilia.


Informazio gehiago (PDF, 497 KB)