Albisteak

 

Santa Luzia azoka ospatzeko prestaketak hasi dira urten azken hilabetearekin batera. Aurtengo edizioan, abenduaren 15ean izango dena, hainbat berrikuntza egongo dira, izan ere, egun horretan 12:30etik aurrera Ganguren testaje zentroko idisken enkantea egongo da lehenengoz. 

Azoka ohi bezala egingo da: 10:00etatik aurrera artisautza zein baserriko produkturik onenak dastatu eta erosteko aukera egongo da eta 10:30etan Terreña arrazako XII. Euskadiko Txapelketa hasiko da. Hori baita azoka honen protagonista nagusia. Gastronomia zaleek ere hitzordua izango dute larunbat horretan. 12:00etan Terreña arrazako behien okelarekin egindako hanburgesak eta saltxitxen dastaketa egingo dute.