Albisteak

 

Orozkoko Udalak aurrera segitzen du turismoa sustatzearen alde egindako apustuarekin eta, horretarako, udal webgunea aurkeztea erabaki du 2013ko Internet sarietara. Helburua Orozkoren izena Internet bitartez sustatzea eta zabaltzea da, herria bisitatzen duten turisten kopuruak gora egin dezan. Udalbatzak webgunearen hautagaitzaren aldeko botoa eman dezaten eskatzen die herritarrei, ondorengo helbide honetan:

http://www.diadeinternet.org/2013/?page=prem_candidatura&id_rubrique=56&id_article=12199

Bestalde, udal gobernuak webguneko argazkiak ugaritzea eta hobetzea erabaki du, baita ostalaritzako eskaintza eguneratzea ere. 2013an turismoa bultzatzeko aurreikusitako beste egintza batzuen artean daude museotik eta Gorbeialde elkartetik sustatutako jardueretan lankide izatea eta ahalegin berezi bat egitea turisten artean tokiko produktuak orain arte baino gehiago bistaratzeko.

Maiatzak 17, Informazio Gizartearen Mundu Eguna

Internet sarien helburua, sari-banaketaren aurreko urtean, Internet eta teknologia berrien erabilera egokian, zein bere kategorian, gehien nabarmendu diren ekimenak, pertsonak edo erakundeak saritzea da. Interneteko Erabiltzaileen Elkarteak egiten du deialdia, urtero, 1997an sortu zenez geroztik, Nazio Batuen Batzar Nagusiaren erabakiz maiatzaren 17an ospatzen den Informazio Gizartearen Mundu Eguna dela eta.