Albisteak

 

Aurrerantzean gurasoek euren semealabak euskaraz erregistratu ahal izango dituzte Orozkon. Horretarako nahikoa izango dute Bake Epaitegira edo Erregistro Zibilera joatea eta hauerrak euskaraz erregistratu nahi dituztela adieraztea.

Legez 2005az geroztik erregistroak euskaraz egin zitezkeen, orduan aldatu baitziren 1957ko Erregistro Zibileko Legearen 23 artikulu, erregistroak hizkuntza ofizial guztietan egiteko aukera emanez, eta beraz, katalanez, galizieraz eta euskaraz ere bai.

Hala ere, Udalak ez du neurria indarrean jarri 2012aren amaierara arte.