Albisteak

 
Orozkoko Osoko Bilkurak aho batez onartu du hurrengo urterako udal zergen %0,3ko murrizketa.  Beraz, ihaz bezala, abuztuan jakiten den urte osorako kontsumorako prezioen indizearen bariazioa kontutan hartu da murrizketa hau kalkulatzeko. Udalak onartutako erabaki hau behin betikoa izan dadin, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean publikatu ondoren, hilabete bateko epea izango da alegazioak jasotzeko eta aurkezten ez badira behin betikoa bihurtuko da.

Horrez gain, beste bi ordenantza aldatu dira. Lehenengoa ur-horniketaren kudeaketarena. Araudi honen arabera udalaren ur-instalazioen mantentzen-lanen kudeaketa jabetza pribatuen mugarararte heltzen dira, beraz muga horretatik kanpo mantentze lanak erabiltzailearen esku daude. Instalazio, Eraikuntza eta Obren ordenantza ere aldatu da. Zehazki, herrian egindako obren laguntzak jasotzeko eskatzen den dokumentazio osoaren ekarpena egitea beharrezkoa da. Bi araudi hauen aldaketa egin da ordenantzetan erredakzioa oso argia ez zelako.