Albisteak

 

Datorren ostiralean, azaroak 25, emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko  eguna da. Hori dela eta, astearte honetan hasi eta abenduak 2ra arte hainbat ekintza antolatu dira. Asteartean, hilak 22, puntu lilak banatu eta jarriko dira, jadanik ostalaritzarako banatuak izan diren ezpainzapieri batuz, hauek ere puntu lilarekin. Ostegunean, azaroak 24, ‘Beldur Barik Jarrera 2016’ eskualdeko lehiaketako sariak banatuko dira Laudioko CMFPn. Ostiralean, emakumeenganako indarkeriaren nazioarteko egunean, elkarretaratzea egingo da Orozkoko Udaletxeko plazan arratsaldeko 19:00etan, bertan adierazpen instituzionala irakurriko da euskaraz eta erderaz. Ondoren, 19:10etan, arte eszenikoen txanda izango da, ‘Matxintxu’ emakumeen elkarteak antolatutako ‘Gure gorputzen eta bizitzen jabe’ titulupean.

Larunbatean, ekintzek aurrera jarraituko dute, 10 eta 16 urte bitarteko gaztetxoek ondo pasatzeko aukera izango dute Txiki eta Kala txakurrekin batera sorpresaz betetako arratsalde batean. Hori Gaztetxokoan izango 17:30etatik aurrera eta ekintzak ‘Nik merezi dut’ du izena izango du. Astelehenean, azaroak 28, arratsaldeko 18:00ean, genero indarkeriaren gaineko hitzaldia emango du Ertzaintzak Orozkoko kultur etxean. Azkenik, abenduaren 2an, Emakundek ‘Berdintasunerako Foroa 2016’ autobusa antolatu du Udaletxeko plazan. Goizeko 8:00etatik arratsaldeko 14:00etara egongo da zabalik, baina 9:30etatik 12:30etara ikastetxeak erabiliko du, gainontzeko ordutegian herritarrek bertaratzeko aukera izango dute.