Albisteak

 

Beste urte batez, Orozkoko Udalak parte hartze prozesu bat irekiko du 2019ko udal aurrekontuak osatzeko.

Horren helburua Orozkoarrak datorren urteko inbertsio ideiak ematera animatzea da, dagoen diruarekin guztion artean zer egin erabakitzeko. Auzo Batzarretara gerturatuta egin daitezke ekarpenak, bai eta errolda.orozko@bizkaia.org helbidera idatzita edo udaletzeko Herritarren Arretarako zerbitzuan dauden fitxak beteta.

Edonola ere, iradokizunak urriaren 19a, ostirala, baino lehen egin behar dira.