Albisteak

 
Datorren asteazkenean, martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna da. Hori dela eta, aste honetarako hainbat ekintza antolatu dira.

Asteartean, hilak 7, eskolako ikasleek ‘Lagunekin baratzean’ txotxongilo ikuskizunaz gozatzeko aukera izango dute Donibane Aretoan goizeko 10:00etan. Horretaz gain, asteartean bertan, ume, gazte eta helduentzako gomendatutako hezkidetzaren aldeko irakurgai ez sexisten 2017ko gida banatuko da udal libururegian eta udaletxeko webgunean. 

Teatro La Prudencia 
Asteazkenean, Emakumeen Nazioarteko Egunean, elkarretaratzea egindo da Zubiaur plazan arratsaldeko 19:00etan. Horren ondoren, Flash Mob-a grabatuko da (entsegua 18:30etan).

Azkenik, egitaraua borobiltzeko, ostiralean, martxoak 10, ‘La Prudencia’ antzezlana ikusteko aukera izango da iluntzeko 20:00etan Donibane Aretoan.