Albisteak

Igerilekuak 

Orozkoko Ongizate Sailak, Suspergintzarekin batera, Orozkoko igerilekuetan, otsailetik ekainera, hilaren hirugarren zapatuan, kirol egokituko jarduerak antolatuko ditu, dohainik. Udalerriko 23 pertsonak hartuko dute parte jarduera honetan. Bost taldetan lan egingo dute eta hiru adingabek osatzen dute talde horietako bat. Saio bakoitzak 40 minutu iraungo du eta honako helburu hauek ditu jarduerak, beste batzuen artean: uretan dituzten esperientzietan parte-hartzaileen segurtasuna bermatzea, hezkuntza-lana sendotzea eta balioak eratzen laguntzea pertsonen heziketa prozesuan. Aintzat hartuko dira beti pertsona guztien eta bakoitzaren berezitasunak.

Monitoreek hurbiletik zainduko dute egiten diren ariketen kalitate teknikoa, ariketa bakoitza nola egiten duten ikusiz eta zuzenketak eginez. Horretarako, uretan arituko dira monitoreak eta eredu-lanak egingo dituzte parte-hartzaileentzat. Jardueran sartzen diren ariketak egiteko, uretako segurtasuna eta norberaren gorputza menderatzeko eta egokitzeko behar diren igerilekuko material eta bitarteko osagarri guztiak izango dira, saioak ongi egokituak eta dibertigarriak izan daitezen.