Albisteak

 

Bizkaiko Foru Aldundiak Ondarearen Europako Jardunaldien 18. edizioa antolatuko du aurten "Ondarea, emakumeen emaria" lemapean. Egitarauak emakumeek Bizkaiaren eraikuntza kulturalean duten zeregina aztertzea izango du helburu. Orozkon ere hainbat hitzordu izango dira. Informazio gehiago jaso edo izena emateko Orozkoko Museora jo beharko da, 94 633 98 23 telefonora deituta edo museoa.orozko@bizkaia.org helbidera idatzita. Azpimarratzekoa da hainbat ekintzetan beharrezkoa izango dela aurrez izena ematea plaza mugatuak daudelako.

- URRIAK 6. ARROPA ZURITZEKO LANA

Arropa nola garbitzen zen antzeztuko dute Orozkoko emakumeek

10:00 Orozkoko Museoa.

- URRIAK 21. ARTZAINTZA GORBEIAN:

EMAKUMEEN BIDEXKAK.

10:00, Usabeleko aparkalekua

- URRIAK 21. ELURRA, ELUR ZULOAK ETA GARRAFAK: EMAKUMEEN KONTUAK.

Mendi ibilaldia Félix Mugurutzaren eskutik eta garrafa dastatzea.

9:30 - 13:00, Orozkoko museoa

- URRIAK 27. EMAKUMEAK ETA HERRI OHITURAK: MANUELA URIBARRIREN KASUA.

Ibilbide gidatua eta hitzaldia Félix Mugurutzaren eskutik.

18:00 - 21:00, Orozkoko udaletxea

Egitarau osoa ikusi (PDF 5,71MB)