Albisteak

 
Hemendik aurrera Orozkoko auzoek Udalarekin komunikazio zuzena izateko tresna berezi bat izango dute
Orozko,  2014ko maiatzak 26.- Orozkoko Udaleko Osoko Bilkurak aho batez aprobatu du auzo-kontseiluaren funtsionamendua arautzen duen araudi berri bat. Udalaren aholkularitzarako organo bat izango da auzoen gaiei buruz eztabaidatzeko eta herri-partaidetza bultzatzeko. Araudi berri hau martxan jartzeak Orozkon egiten den lehen herri-partaidetza prozesuaren burutzea suposatzen du. Hemendik aurrera Orozkoko auzoek Udalarekin komunikazio zuzenago bat izateko tresna berezi bat izango dute  
Josu San Pedrok, Orozkoko alkateak, azaldu duenez “Udalaren eta auzoen arteko harremanak bermatu nahi ditugu auzoetan dauzkaten arazoan kontutan izateko eta euren proposamenei lehentasuna emateko”. Ekimen honekin orozkoarren partehartze zuzenago bat bermatu nahi dute Udaletik.
Auzo-kontseilua honetan Murueta, San Martin, San Miguel, Zaloa, Ibarra eta Arbaizako auzoak parte hartuko dute.