Albisteak

 

Orozkok bere V.Aste Mikologikoa antolatuko du hurrengo asteetan zehar. Urriaren 22tik azaroaren 6rarte Argazki Mikologikoen II.Lehiaketan parte hartzeko argazkiak aurkezteko epea zabalik. Oinarriak Udaletxean, Induman aurki ditzakezu edo esteka honen bidez (PDF 53KB) jaitsi. Urriak 24 eta 31 eta azaroak 7an 19:00etan Pintxo Mikologikoen IV. lehiaketa Arrugaeta, Batzokia, Itxina eta Zubiaur ta

bernetan. Azaroak 8an 20:00etan Arbaitzako Txokoan Mikologia dastaketa Taomas Sautua eta Carlos García Escudero sukaldariekin. Azaroak 9an 12:00etan Orozkoko Museoan Urtxi Veraren hitzaldia “Fritz Polking Prize 2014” eta  13:30etan pintxo eta argazkien lehiaketaren sari-banaketa Zubiaur Plazan. Bestalde, azaroaren 7tik 16ra argazkien erakusketa bat ikusteko aukera izango dugu Orozkoko Museoan.

 Kartela ikusi (PDF 133KB)