Albisteak

 

Orozko, 2016ko Irailak 26.- Orozkoko Udalak, 2016rako aurrekontuetan adostu zuen moduan, orain langileen brigadak erabiltzen duen Udal Zerbitzuetako pabilioia gizarte-etxe bihurtu nahi du. Horretarako zirriborro bat adostu dute Udal taldeen artean eta orain herritarrengana eramango dute ekarpenak jasotzeko. Pabilioiak solairu bi dauzka eta  proposamenak hiru atal dauzka: solairu bakoitzeanean proposatzen doguzan zerbitzuak, planoa eta solairu bakoitzeanan eta kanpoko aldean egin beharreko hobekuntzak. Informazio guztia Museoan dago eskuragarri eta urriaren 2rarte herritarren proposamenak jasoko dira.

Hau da solairu bakoitzarako proposamenak:

BEHEKO SOLAIRUA

Orain dana bat da solairu hau. Proposatzen dogu lautan banatzea:
-Elkargunea.
-Entsegu tokia.
-Ludoteka.
-Gaztetxokoa.

Ludoteka eta gaztetxokoa banatzen dituen horma mugitzekoa izango litzateke eta bi horiek bestetik banatzeko horma finkoa eta kristalduna.
Harrera elkargunean egongo litzateke eta sarrera eraikinaren albo batean.
Orain dagozan ateak kristalezkoak lirateke.

LEHENENGO SOLAIRUA

Orain lautan dago banatuta. Gure proposamena da lau izaten segitzea, baina aldaketa hauek eginda:
-Eskailerak eta eskailburua eta aldagelak txikitu liburutegia eta ordenagailu gela handiago egiteko.
-Hiru gelak (liburutegi biak eta ordenagailu gela) banatzen dituzten hormak kristalezkoak lirateke.

KANPOKO AISIALDI TOKIA

Orain udalaren materiala gordetzeko tokia da. Gure proposamena da hor aisialdi tokia egitea:
-Kolunpioak ipini.
-Irakurtzeko mahaiak.
-Toki estalia sortu (karpa).