Albisteak

 

Orozkoko Udalak Katadioko atsegin hartzeko lekua eta Ibarrako bolatokia egokitu ditu, egoera txarrean zeudelako. Lan guztiak udal-langileek egin dituzte. Katadion, bankuak eta barbakoak konpondu dituzte, eta Ibarrako bolatokian, aldiz, barbakoak eta jolasguneko zorua, egun hezeetan arriskutsua zelako bertan jolastea. Lan horiei, itoginak saihesteko iaz teilatuan egindako konponketak erantsi behar zaizkie.

Udalaren izenean, arren, ondo eta txukun erabili gune horiek, konponketa-lan gehienak gaizki erabiltzegatik egin behar izan direlako.