Albisteak

 

Orozkoko Udalak Tokiko Agenda 21eko Ekintza Plana berria onartu du aho batez burutu den Osoko Bilkuran. Tokiko Ekintza Plana, Tokiko Agenda 21en oinarrizko elementua da. Orozkoko udalerriak jasangarritasunarekiko duen estrategia eta konpromisoa da. Ekintzak gauzatuz udalerriko eta Nerbioi-Ibaizabal eskualdeko ingurumen, gizarte eta ekonomia arloko erronkei erantzutea da bere helburua.

Planaren iraunaldia 8 urtekoa da. Honela, epe labur, ertain eta luzera begira ekintzen garapen eta exekuzioko epealdi errealetara egokitzen den plangintzarako tresna izango da. Hamasei hilabetez lanean aritzearen emaitza da.

Tokiko Ekintza Plana egitearen xedeak ondorengoak dira: udalak tokiko jasangarritasunaren alde lan egiten jarraitzeko bere gain hartu duen konpromisoari erantzutea; biztanleria erabakitze-prozesuetan barneratu eta kultura parte-hartzailea handitzea; planifikaziorako tresna izatea, etorkizuneko ekintzak modu ordenatuan programatzeko; diseinua egin ostean, kudeaketarako eta ebaluaketarako tresna izatea, urteroko aurrekontuei lotuz; udalaz gaindiko finantzaketa iturriak jasotzea erraztea.

Orozkoko Ekintza Planak 72 ekintza ditu guztira, hauek 27 programatan banaturik eta 8 ildo estrategikotan sailkaturik. Ingurumen, gizarte eta aspektu ekonomikoak modu orekatu batean lantzen dira. Plan hau diseinatzerakoan hainbat eragilek parte hartu dute: udal teknikariek, talde politiko ezberdinek eta herritarrek. Azken hauek parte-hartze foroak, on-line bidezko galdetegiak eta eskualde mailan egin den inkestak erabili dituzte ekarpenak egiteko.

Laburpen gisa, aipatzekoa da Orozkoko ikuspegia (datozen urteotan nolako udalerria nahi den azaltzen duen adierazpen laburra):

Orozko 2020an euskararen presentzia nabarmena duen udalerria da, maila eta arlo guztietan aktiboki parte hartzen duten eta berdintasunezko eta bidezko gizartea itxuratzen duten pertsonez eratua eta bere nortasuna mantentzen lagundu duen ekonomia dinamikoarekin bat datorren natur inguru ederraz hornitua.

Planak 21 xede kuantitatibo zehazten ditu (2020an Tokiko Ekintza Plana amaitzean lortuko diren helburu kuantitatiboak). Xede hauek hurrengo helburuei loturik daude:

   

  • Herritarren parte-hartze bileretako parte-hartzaileen kantitatea % 100 handitu.
  • Urtean gutxienez TA21aren planifikaziorako, sustapenerako eta jarraipenerako 2 barne bilera egin.
  • Bulegoko materiala erosteko lizitazioen % 80ak Erosketa Publiko Berdearen Eskuliburu Praktikoaren eskaera maila aurreratuaren arabera definitutako irizpideak bete ditzatela lortu.
  • Ingurumen irizpideak txertatuta dituzten pleguak % 50 izatera iritsi.
  • Larreen ziurtagiri ekologikoen % 100 mantendu.
  • Gutxienez 4 ondare-elementu guztiz edo partzialki berriztu.
  • Hirigunean bizi diren eta normalean auto partikularra erabiliz eskolara joaten diren umeen % 80ak mugikortasunerako ordezko baliabideak erabiltzea lortu.
  • Edateko ura banatzeko sarean galerak % 20 gutxitu.
  • Udal eraikin eta instalazioen energia-kontsumoa gutxienez % 30 murriztu.
  • Gaika bildutako hiri-hondakinetan % 40ra iritsi.
  • Udal jabegoko lurretan egiten diren landaketa berrien hektareen % 20 bertako zuhaitzekin landatu.
  • Udaleko berotegi-efektuko gasen isurien batez bestekoa % 20 murriztua.
  • Langabezia-tasaren inguruko udalerriekiko diferentzia gutxienez 3 portzentaje punturen azpitik mantendu.
  • Orozkoko Museora joaten diren bisitarien kopurua % 20 handitu – Turismo Informaziorako Gunea.
  • Gutxienez 65 urtetik gorako biztanleriaren % 75arekin kontaktatu eta arreta eskaintzea lortu udaleko gizarte zerbitzuen bitartez.
  • Udal eraikinetan jendaurrean dauden komunikazio elementuen % 100ean hizkuntzaren erabilera ez sexista egitea lortu.
  • Pertsonal tekniko eta politikoaren % 100ak berdintasunaren arloko heziketa zikloetan parte hartu izana lortu.
  • Biztanleria euskalduna % 15 handitu.
  • Euskararen ezagutza duen biztanleria % 15 handitu (biztanleria kuasieuskalduna).
  • Euskararen kaleko erabilera % 15 handitu.
  • Euskararen etxeko erabilera % 20 handitu.

Lortzeko ondoren agertzen diren ildo estrategikoak ezarri dira:

Ildo Estrategikoa.1. Jasangarritasun baloreetan oinarritutako informazio, sentsibilizazio eta komunikazio irispena sustatzen duen eta parte-hartzea errazten duen udal kudeaketa garatu.

Ildo Estrategikoa.2.  Espazioaren erabilera balioak arriskuan jarri gabe bultzatuko duen hala lurraldearen nola naturaren ordenazio zein kudeaketa garatu.

Ildo Estrategikoa.3.  Biztanleriaren beharrak asetuko dituen mugikortasun eraginkor, lehiakor, bidezko, osasungarri eta ziurra garatu.

Ildo Estrategikoa.4. Bizimodu arduratsuak sustatu eta ondasun natural komunen eta hondakinen erabilera eta kudeaketa egokia bultzatu.

Ildo Estrategikoa.5. Arriskua era arduratsuan kudeatu, ingurumen kalitatea hobetu eta klima aldaketaren borrokan aurrera egin.

Ildo Estrategikoa.6. Inguruarekin bat egiten duen eta tokiko enplegua bultzatzen duen ekonomia dibertsifikatua eta lehiakorra garatu, sarean egindako lana indartuz.

Ildo Estrategikoa.7. Biztanleriaren ongizatea eta gizarteratzea bultzatu.

Ildo Estrategikoa.8. Euskararen ezagupena eta erabilera bultzatu,  eskaintza soziokultural anitza eta parte-hartzailea garatu eta informazio eta komunikazio teknologia berrien (IKT) erabilera sustatu.