Albisteak

 

Urtarrilaren 27an, asteartean, Udaleko Ez Ohiko Udal Bilkura bildu da 2015erako aurrekontuak eta Bizkaiko Foru Aldundia eta Udalaren artean daukaten zaharren egoitzari buruzko akordioa aprobatzeko. ADIE eta EAJ-PNVek Udal Gobernuak aurkeztutako aurrekontuen aldeko botua eman dute eta Bilduk aldiz abstentzioa. Udalak urte honetarako 4.059.800 €ko aurrekontua aprobatu du. Aurten 90.700€ko diru-sartze gutxiago jasoko du Udalak eta gastuak 260.355€tan gehituko dira. Diru-sarreran gutxiagotuko dira zergak gutxiagotuko direlako eta aurreko urteetan aurrekontuen luzapena  egon direnez inbertsioen kapitulua ez zegoelako.

Osoko Bilkuran jakin dugunez, Zubiaur Eraikuntzak udal-enpresak balantze orekatua aurkeztu du. Azken hiru hilabeteetan 3 etxebizitza, 2 merkataritza-lokal eta garaje-plaza bat saldu dute, 576.389,90 € jaso dute salmenta hauekin kontu-orekatuak lortuz.