Albisteak

 
Orozkoko Erdu Elkarteak Udalaren laguntzarekin aurtengo euskara eguna antolatuko du ostiral honetan , abenduaren 12a.

Ekitaldian 17:00etan hasiko dira Libututegiaren azpian antolatuko diren Umeentzako tailerrekin. 18:00etan aldiz, txokolatea plazan. 19:30ean Folklore ekitaldia antolatuko da. Potolari bertso Eskolea, Urbixeta Dantza Taldea, Agate Deuna Abesbatza, herriko trikitrixa eta pandero ikasleak eta Ilargi Gorria musika taldeak parte hartuko dute. 21:00etan Erdizka Lauetan taldearekin Zubiaur plazan bukatuko dira euskararen egunaren ekitaldiak.