Albisteak

 

Orozkoko Udalak Kirol Gutxituen eguna antolatuko du ostiralean. Ekimen honekin Udalak kirol gutxituak bultzatu eta kirolariak omendu nahi ditu. Hitzaldia 19:00ean hasiko da Donibane Aretoan. Ekitaldian hiru kirolari orozkoar egongo dira eta euren irakasleetako bat ere bai.

Orozkon orain dela 30 urte hasi zen kirol hau irakasten, baina aurten, tamalez, ez da talderik sortu. Esan bezala, ekitaldi honekin Udalaren helburua bikoitza da: kirol gutxituak sustatu eta hau praktikatzen duten orozkoarren lana errekonozitu.

Josu San Pedro, Orozkoko alkatearen hitzetan “Orozko leku pribiligiatua da kirol gutxituak praktikatzeko eta horregaitik orozkoarrei kirol hauen praktikan murgiltzeko proposamena luzatzen diet. Ekimen honekin praktikatzen duten kirolari buruzko informazioa emango da oso ezezagunak direlako gure artean”.