Albisteak

 

Urbixeta Dantza Taldeak, Agintzari Dantza Taldearen, Orozkoko Museoaren eta Udalaren laguntzarekin Euskal Dantzen I. Astea antolatuko du urriaren 25etatik azaroaren 3ra.

Antolatuko diren ekimenen artean nabarmendu behar da Basauriko Dantza taldeak Museora ekarriko duen erakusketan Orozkoko aldeano/a jantzi tipikoa erakutsiko dela. Gainera, Donibane Aretoan buruko zapia nola jantzi erakutsiko da urriaren 31n 19:00etan antolatuko den hitzaldi batean. Bestalde, Azaroaren 3an Urbixeta Dantza Taldeak dantza-alarde bat antolatuko du 18:30ean. Honekin batera pintxoak banatuko dira. Jarraian, Erromeria. Dantza jantzi baten zozketa ere egingo da.