Albisteak

 
Bihar hasiko da VI. Aste Mikologikoa Orozkon, Pintxo Mikologikoen III. Lehiaketarekin. Arrugaeta, Itxina eta Zubiaur tabernetan egingo da lehiaketa hau bihar eta azaroaren 1an eta 9an. Bestalde, 9an Arbaizako baseleizan arratsaldeko zazpi ta erdietan Urtzi Verak prestatutako argazkien proiekzioa programatu da eta jarraian Arbaizako txokoan Tomas Sautuak prestatutako dastatzea egongo da.

Aurten azaroaren 10ean berriztasun importante bate gongo da. Zizaz egindako centro eta osaketen I. Lehiaketa hain zuzen ere. Lehiaketa berezi honetako oinarriak Udalean, Induman edo Orozkoko webgunean aurkitzen dira.  Umeentzako eta nagusientzako kategoriak egongo dira. Lehiaketaren helburua, zizetan oinarritutako zentroa sortzea da, beste elementu batzuk gehitu daitezkeelarik, udazkeneko fruituak, adarrak, elementu apaingarri naturalak edo artifizialak adibidez. Ezin dira erabili ingurumen-babespean edota desagertzeko arriskuan dauden zizak eta bestelako elementuak.

Azaroaren 10ean 12:30etan “Bost zentzumenekin gozatzen” mahai-ingurua egongo da Orozkoko Museoan eta Zentro eta Osaketen lehiaketako sariak banatuko dira 14:00etan.