Albisteak

 

Ostirala honetan 19:00etatik Aurrera Felix Mugurutza historialariak harrian zizelatua dagoen zakuak neurtzeko patroiaren jarrantzia azalduko du. Patroi hau Estatu mailan eta Euskal Herrian bakarra da eta Orozkoko Udaletxeko arkupeetan ikus daiteke. Ekimen hau Orozkoko Museoak hilabete osoan zehar antolatu dituen ihardunaldien barnean kokatzen da.

Orozkoko udaletxeko portaleetan zakuak neurtzeko patroi bat dago harrian zizelatua. Euskal Herriko eta Estatuko bakarra da ikatzaren salerosketak arautzeko prestatu zen elementu hau. Eta zerbait sinplea dirudien arren, gai aberatsa da his- toriari dagokionez. Bere bitartez, Orozkoko “marragero” misteriotsuak ere ezagutuko ditugu. “Herri barneko” bisita gidatua egingo da eta aldi berean, elementu bitxi eta aparteko hau interpretatzeko kartel bat jarriko da bertan, orozkoarren eta bisitarien zerbitzurako.