Albisteak

 



Orozko, 2015eko apirilak 15.- Orozkoko Udalak auzotarrekin bilduko da hilaren hurrengo bi asteburuetan zehar berriz ere martxan jarriko den auzoen batzarren deialdi berri bati esker. Legealdi osoan zehar arrakastatsuak izan diren bileretan parte hartzeko deia luzatu du Udalak. Herritarrei informazioa emango zaie, auzotarrek ekarpenak emateko aukera izango dituzte eta auzoentzat garrantzitsuak diren gaiei buruz hitz-egingo da.

Bileren gai-zerrenda honako hau izango da: aurkezpena eta aurreko batzarreko aktaren irakurketa, burututako eta aurreikusitako ekintzak, bideak konpontzeko plana, auzolan eguna, auzoetako ordezkariak eta erreguak eta eskaerak.

 








Egutegia:
  • SAN MARTIN: Albitzuelexaga, Garaigorta, Arrugaeta, Unibaso, Lekubarri, Jauregia
    • Apirilak 17, ostirala. 19:00 – Goikiriako txokoan.
  • ZALOA ZONALDEA  Zaloa, Olaguenaga, Gallartu, Adaro.
    • Apirilak 18, larunbata.10:00 – Zaloako baseileizan.
  •  IBARRA Ibarra, Gotxi, Olarte, Albitzu, Ganzabal, Ugarte, Ugalde Usabel, Urigoiti:
    • Apirilak 18, larunbata. 12:00 Urigoitiko elizan.
  •  ARBAIZA  Olabarri eta Uribiarteko auzoak.
    • Apirilak 19, igandea. 10:00 – Arbaitzako txokoan.
  • SAN MIGUEL: Isasi, Vistalegre, Beraza, Zendegi, Garai
    • Apirilak 25, larunbata. 10:00 San Migueleko baseileizan.
  • MURUETA Torrelanda y Usi eta San Juan.
    • Apirilak 25, larunbata. 12:00 – Muruetako Sozialean.

 

 Jaitsi deialdia (PDF, 98 KB)