Albisteak

 
Orozkoko Udalak loreekin apaintzeko lehiaketa antolatu du ekainerako. Horretan espazio pribatuek -balkoiak edo leihoak apainduta- zein saltokiek -tabernak eta jatetxeak barne- parte hartu ahal izango dute, erakusleihoak, terrazak edo sarrerak loreekin dekoratuta. Deialdi honen bitartez Orozkoko Udalak herritarren partehartzea sustatu nahi du kaleen apainketa lanetan, erakargarriagoak izan daitezen bertako zein bisitarientzat.

Izena emateko aukera egongo da ekainaren 7ra arte Induma Bulegoan (Zubieta, 16), 94 633 99 45 telefonora deituta edo infoinduma@yahoo.es helbidera idatzita. Balorazioa ekainaren 21ean egingo du epaimahaiak eta sari banaketa 23an izango da, San Juan bezperako jaian. Kategoria bietan 100 euroko saria egongo da irabazlearentzat, bigarrenek 50€ jasoko dituzte eta hirugarrenek 25€. Lehiaketaren oinarriak hurrengo estekan deskargatu daitezke.

Bestetik, eta partehartzaileek ideiak jaso dezaten, ekainaren 12an lorazaintza ikastaroa eskainiko da liburutegian. 17:00etatik 19:00ak arte. Parte hartzea doan izango da.

Argibide gehiago (PDF 56KB)