Albisteak

 
Orozko, 2014ko martxoak 17.- Orozkoko Udaleko Osoko Bilkurak aho batez onartu du Udalaren eta Hizkuntza Eskubideen Behatokiaren arteko elkarlanerako hitzarmen bat sinatzea. Orozkoko Udalari eta bertako langileei hizkuntza-eskubideen inguruko aholkularitza eskainiko die Behatokiak beharrezko duten guztietan. Erakunde hauen arteko harreman alde bakoitzetik izendatutako ordezkariak hiru hilean behin bilduko dira  egindako lanaren jarraipena egiteko. Horrez gain, behar den guztietan bilduko dira, aldeetako batek horrela eskatua. Hitzarmenak urtebeteko iraupen-aldia izango du eta egindako lanaren memoria eta ebaluazioa osatuko da. 
Hori horrela, ondoko hauek dira Behatokiak proposatu nahi dituen lankidetza esparruak:
  • 1. Orozkoko herritarrek hizkuntza-eskubideen inguruko urraketak salatzeko mekanismoak abian jartzea. Udaletxe, liburutegi, kultur etxe, kontsultategia…BEHATOKIKO Euskararen Telefonoa zerbitzua iragartzeko karteltxoa jarri, Udaletxe, kultur etxe eta abarretan herritarren kexak jasotzeko kutxatila jarri; ondoan, BEHATOKIAren berri emango duen informazio-orria eta kexak idazteko inprimakiak eta Euskararen Telefonoa zerbitzua iragartzeko eta kexak bideratzeko inprimakiak udal webgunean jarri.
  • 2. Orozkoko Udalak eta Behatokiak herriko urraketen gaineko lanketa bateratua egitea. Udalak salaketen berri emango dio Behatokiari. Halaber, Orozkon beltzune izan diren eremuen berri emango dute.
  • 3. Udalak herrian bere kabuz ikusten dituzten hizkuntza-eskubideen urraketen berri ematea Behatokiari. Udalari euskaraz lan egiteko oztopoak jartzen dizkioten erakunde publikoen salaketa igorri BEHATOKIra, Orozkonko Udalerrian lanean ari diren beste erakunde publikoen jarraipena egingo du udalak eta horren berri emango dio BEHATOKIAri
  • 4. Behatokiak hizkuntza-eskubideen urraketen konponbidean egiten dituen lorpenen inguruko informazioa emango dio Udalari. BEHATOKIAk egiten dituen kudeaketen ondorioz Orozkoko Udalarentzat interesgarriak izan daitezkeen lorpenen berri eman udalar eta Udalak lorpen horiek herrian txertatzea
  • 5. Alkate-zinegotziak zein Orozkoko herritarrak hizkuntza-eskubideen edukiez jantzi eta haiekin sentiberatu eta kontzientziatu.
  • 6. Aldez aurreko lana delako ildoa elkarlanean lantzea. Orozkon erreferentzia handiko eremuren bat zabalduko balute, publikoa zein pribatua, horren berri helaraziko zaio BEHATOKIAri eta bi erakundeok elkarrekin jardungo dute hizkuntza-eskubideak bermatzeko neurriak har ditzaten eskatzeko.