Albisteak

 

Orozkoko Udalak Tokiko-Elikagaiak bultzatzeko kontseiluan sartu da. Nerbio eskualdeko ekoizleek, kontsumitzaileek eta Udalek erakunde hau sortu zuten 2014ean elikagaien subirotasuna bultzatzeko. Beste gaien artean, merkatuak bultzatzeko lana egingo da urte osorako merkatuen egutegi bat finkatuz, merkatuetan baserrietako sasoiko produktuak zuzenean saltzeko aukera dagoelako, kontsumitzaileei kalitatzezko tokiko produktu freskuak eta sasoikoak hurbilduz.

Josu San Pedrok, Orozkoko Alkateak esan duenez “gure baserrietako produktuak kontsumitzen direnean, kontsumitzeko eredu berri baten aldeko apostua egiten dugu. Kalitatezko Sasoiko produktuak kontsumituz, Orozkoko ekoizleen lanpostuak mantentzen ditugu gainera. Herriko ekoizleen aldeko apostua egiten dugu".