Albisteak

Zuloa 
Orozkoko Udalak hondatuta zeuden zenbait herri-errepide hobetu ditu. Udalaren baliabideak erabiliz zirkulazioa eragozten zuten bideko zuloak konpondu ditu Zabale industrialdean, Okelurin, Olabarrin, Arbaizan, Orrotegin, San Miguelen, Zaloan, Arrugaetan eta San Martineko errepideetan. Lanok egiteko hiru aste behar izan dituzte, bai eta Udaleko brigadan lan egiten duten langile guztien laguntza ere. Guztira 3.500 euro inbertitu eta 12 metro kubiko asfalto erabili dituzte. «Oraindik errepide asko falta dira hobetzeko, baina poliki-poliki eta ahal dugun neurrian konponduko ditugu. Errepide batzuk, gainera, egoera larriagoan daude: Astoagakoa, adibidez. Bide horiek konpontzeko, kanpoko enpresa bat kontratatu beharko da», azaldu du Josu San Pedrok, Orozkoko alkateak.