Albisteak

 

Orozkoko Udalak herriko kirolariei omenaldia egingo die ostiral honetan 20:00etan Donibane aretoan, kirol gutxituen inguruan antolatuko den hitzaldi batean. Kirolari orozkoar hauek omenduko ditu Udalak: Jabi Olabarria, munduko mendi lasterketen kopan hirugarrena; Jesus Mari Perurena, mendi lasterketetan beteranoa; Ibai Isusi, eskaladako Euskadiko txapelduna eta Estatuko txapeldunordea, eta Laurentzi Olabarria, Orozkon eskaladan aritu zen lehena; bai eta parapentean zaleak diren Alejandro Valencia Jato eta Andres Larrinaga ere. Ekitaldi honen helburua kirol gutxituak bultzatzea da, bai eta herritarren artean kirol hauen jarraitzaileak sustatzea ere.  

Era berean, kirol gutxituen inguruko hainbat ekintza antolatu dira asteburu osoan. Larunbatean, 11:00etatik 14:00etara, eskalada eta parapenteko praktika saioak izango dira kiroldegian, eta igandean 10:00etan mendi-ibilaldia Mendiolatik eta Katadiora bitartean.

Informazio gehiago Induman. 94 633 99 45 eta infoinduma@yahoo.es.