Albisteak

 
Orozkoko Udalaren Euskara Zerbitzua eta UEMA 2019-2023 Euskara Plana lantzen hasi dira udaleko langileekin. Aurreko apirilaren 4an izan zen lehenengo bilera. Bertan egindako diagnostikoaren berri eman zuten eta hemendik aurrerako hizkuntza irizpideak jakinarazi ziren. Guztira 16 langilek parte hartu zuten. Honen harira Jarraipen Batzordea egongo da, udalean euskararen erabileran aurrerapausuak egiten direla bermatzeko.