Albisteak

 
Alkarbide foro teknikoak koordinatu du kanpaina, eta, bertan, lurraldeko 54 erakundek, 2 mankomunitatek eta 39 udalerrik hartzen dute parte. Proiektuaren lehentasunezko helburua da nabarmentzea familia zer garrantzitsua den euskara belaunaldiz belaunaldi transmititzeko zereginean.

Orozkoko Udalak "Eman giltza-¡Háblale, escúchale!" kanpaina aurkeztu du, zeinaren helburua den euskararen belaunaldiz belaunaldiko transmisioa sustatzea. Kanpaina jaioberrien gurasoei zuzenduta dago; hauek ekimenari buruzko informazioa ematen duen alkatearen gutun bat jasoko dute.

Gainera, autorako pegatinak eta KU-KU gidak (euskarazko hitzak, esapideak eta kantak biltzen dituen CD batekin) banatuko dira. 2013 urtean Orozkoko 35 famili inguruk jaso(ko) dute materiala.
Bestalde euskararen familia barruko transmisioa bultzatzeko urrian/azaroan telebistan ematen ari den sustapen-bideoa, www.vimeo.com/76408756, aurkeztu du Udalak.

Ekimenean, Enkarterri eta Txorierriko mankomunitateek parte hartu dute, eta udalerri parte-hartzaileak honako hauek izan dira: Abadiño, Abanto-Zierbena, Amorebieta-Etxano, Arrankudiaga, Arrieta, Arrigorriaga, Balmaseda, Basauri, Berango, Berriz, Bilbo, Durango, Elorrio, Erandio, Ermua, Etxebarri, Etxebarria, Fruiz, Galdakao, Gernika-Lumo, Gordexola, Kortezubi, Laukiz, Leioa, Lemoa, Markina-Xemein, Maruri-Jatabe, Mundaka, Munitibar-Arbatzegi-Gerrikaitz, Muskiz, Orozko, Ortuella, Sestao, Sukarrieta, Trapagaran, Ugao-Miraballes, Urduña, Zaldibar, Zeberio eta Zierbena.