Albisteak

Kartela 
Orozkoko Udalak gutunontziak jarri ditu herriko auzoetan auzotarren proposamenak jasotzeko. Bildutako ideiekin martxoan zehar ospatuko diren bilerak antolatuko dira. Ekimen honekin udal gobernuak auzotarren arazoak ezagutzeko prozesu parte hartzailearekin jarraitzen du.

Gutunontziak, Murueta, Bengoetxea, San Juan, Manzarbeiti, Beraza, San Martin, Kultur Etxea, Olarte eta Ibarrako eskoletan daude postontzien parean jarri dira. Iritziak uzteko data datorren otsailaren 24an bukatuko da. Nahi dituztenak proposamenak  alkatearen mailera (alkatetza.orozko@bizkaia.org) bidaltzen jarraitu ditzakete edo Udal bulegoetan.