Albisteak

 

Orozkoko Udalak 16.715 euro inbertitu ditu Astoagako bidearen berrikuntzan eta 18.418 Zaloako hodi septikoaren ordezpenean. Astoagan Orozkoko auzo honetara sartzeko bidearen karrakatzea eta asfaltatze lanak egin dira eta Udalak mantentze-lanen kostu guztia ordaindu du. 

Bestalde, Udalaren teknikariek antzeman zuten Zaloako hodi septikoaren arazoa konpontzeko beharrezkoa zela zegoen putzu zaharra berri bategatik ordezkatzea. Hodia trabatzen zen bakoitzean ur beltza isurtzen zen eta ura libratzeko diru kopuru asko gastatu behar zen. Jarduera honekin Orozkoko zona honetan saneamenduaren funtzionamendu zuzena bermatzen da.

 

Astoaga lehen Astoaga orain