Albisteak

 
Orozkoko Museoak larunbata honetan “Gorbeia Jan Jan” gastronomia topaketa antolatuko du. Topaketa 10:30ean hasiko da Gorbeiako produktuen azoka batekin. Azokan besteak geste sagardoa, barazkiak, marmeladak eta hestebeteak aurkeztuko dira. 11:30etatik 12:30etara gasta dasteketa bat antolatuko da eta 12:45etatik 14:30etara Show-cooking bat ikusteko aukera izango dugu. Zuzuenean prestatuko dute janaria azokako produktuekin. Arratsaldean umeentzako taillerra, ezti-dastaketa berbaldia eta garagardo dastaketa antolatuko da azokan. Kartela ikusi (PDF 270KB)