Albisteak

 

IBI-a edo Ondasun Higiezin-Zerga, Foru-Aldundiaren esku utzitako udal-zerga da. Zerga hau da kalkulatzeko katastroa 40 urtetan zehar ez da eguneratu. Aurten egin dute eguneratzea eraikinen katastro-balioa handituz. Orozkoren kasuan 7 bider haunditu da katastroaren balioa.

Udalak erabilera-mota bakoitzerako -larrekoa, industria, merkataritza, etxebizitza - karga tipoak mantenduko ditu eta aldaketa txiki batzuk egingo ditu dendei %20ko aurrezpena eskainiz. Joan den urtean Udalbatzak 250.000 € bildu zituen zerga honekin eta aurten eta kantitate hori biltzen saiatuko da. Hala ere, balioespenetarako alegazio posibleen aurrean, % 6aren gehikuntza proposatu du. Bilduko den diru soberakinarekin familia ugariei zuzendutako diru-laguntzan abian jartzeko asmoa dauka, Aldundiak laguntzak hauek kendu dituelako.