Albisteak

 

Urriaren 3tik aurrera zabalik dago Berbalagun taldeetan izena emateko epea. Matrikulazioa Indumaren bulegoan egin ahal da.

Norbanakoaren ikasketa prozesuan zein udalerri mailan euskara sustatzeko garaian hizkuntzaren erabilerak duen garrantziaz jakitun, herrian bertan antolatu dira Berbalagun talde hauek. Horretarako, interesa dutenek urriaren 3tik 16ra bitartean Induman izena eman ahalko dute. Berbalagun taldeek ez dute inolako kosturik izango herritarrentzako.

Zer da Berbalagun?

Ekimen honekin, herriko euskaldunak edota euskaraz ikasten ari direnak, egoera berdinean dauden beste herritar batzuekin harremanetan jartzea da helburua; plazan, parkean, asteburuko txangoetan... familia edo lagun giro guztiz euskalduna sortzea. Taldeak astean behin batuko dira, ordubeteko maiztasunarekin.

Abiapuntua: Orozkon euskara sustatzeko plana

Egitasmo hauek guztiak Orozkon Euskara Biziberritzeko Plan Nagusitik –EBPN- abiatzen dira. Plan honek hartzen duen esparruetako bat euskalduntze-alfabetatzea da, eta esparru honetan aurerra eramango diren ekintzen artean honelako egitasmoak - euskara erabiltzea sustatuko dutenak- abian jartzea aurrikusten da.
Informazio gehiago nahi izanez gero, Orozkoko udaletxean.