Albisteak

 

Hurrengo bi asteburuetan zehar Orozko Udalak zazpi batzar antolatuko ditu herriko auzoetan bertako auzotarren beharrak eta proposamenak jasotzeko.

Lehenengo bilera igande honetan izango da 10:00etan  San Miguel auzoan (Ermita) eta 12:00etan San Martinen (Iglesia). Beste bilerak 18an 19:30etan Zubiaur auzoan (Donibane Aretoan) eta 19an 10:00etan Zaloan (Baseleizan) eta 12:00etan Ibarrako eskolan. 20an aldiz, 10:00etan Arbaizan (Txokoan) eta 12:00etan Muruetan (Social).