Albisteak

 
Orozkok parte hartu zuen UEMAren legealdiko azken batzar orokorrean maiatzaren 4an, larunbata. Bi gai nagusi landu zituzten bertan, batetik berdintasun planaren berritzea eta zaintza batzordea sortzea, eta, bestetik, 2015-2019 legealdiaren balorazioa: erabilera planak, hizkuntza irizpideak, errenta aitorpena euskaraz egiteko kanpaina...

Positiboan baloratu diren arren, oraindik ere administrazioetan eragiten jarraitzea du helburu UEMAK, batetik sentsibilizazioan eta, bestetik, udalerri euskaldunen zaintza eta garapenean, hizkuntza-politika politika orokorraren erdigunean kokatuta eta euskara turismo-eskaintzaren erdigunera eramanda.