Albisteak

 

Udalsarea 21 2010 sarietan ekoberrikuntza atalean finalista izatea ahalbidetu zion proiektu berarekin lortu du saria.

FUCI-k, Federación de Usuarios-Consumidores Independientes (Erabiltzaile-kontsumitzaile independenteen federazioa),  Orozkoko Udala "Bandera Verde, Municipio Sostenible". (Bandera berdea, herri jasangarria) sariarekin golardatu du. Sariak, estatuko Udaletxeek ingurumen, kontsumo eta jasangarritasun gaietan egiten dituzten esfortzuak aitortzeko eta saritzeko helburua du bost kategoria hauetan: "Hondakinak, garbiketa eta lorezaintza", "Ingurumen konpromisoa", "Uraren kudeaketa", "Ingurumen hezkuntza eta herritarren parte hartzea" eta "Energia kontsumoa eta kutsadura".

Orozkok "Energia kontsumoa eta kutsadura" kategorian lortu du "Bandera Verde"-a eskolan, kiroldegian eta Hegoalde auzoko etxeetan egindako Biomasa bidezko bero-sarearen instalazio zentralizatuari esker, honakoa Ihobek eta EEE-k diruz lagundutako proiektua izanik. Hain zuzen ere, Orozkok, Tokiko Jasangarritasunerako Jardunbide Egokienen Udalsarea 21 2010 Sarietan finalista izatea lortu zuen proiektu honekin.

"Bandera Verde, Municipio Sostenible" (Bandera berdea, herri jasangarria) sarien inguruan

FUCI 1997. urtean hasi zen sari hauek banatzen, Udaletxeek beraien eskuduntzen barruan egindako ingumen kudeaketa egokia eta udalerrietako herritarrek egindako lan eredugarria baloratuko zuen diskriminazio positibo programa bat ezartzeko.

Aurkezpena librea eta doakoa da eta tokiko erakunde guztiek parte hartu dezakete deialdian zehaztutako bost kategorietan.