Albisteak

 
Orozko, 2016ko apirilak 19.- Zabalekoko auzotarrek Udalari eskatu diote euren izen ofiziala Zabaleko izatea, orain arte gertu dagoen Gotxiren izena erabiltzen bait zuten. Eskaera horri erantzuna emanez osoko bilkurak Zabaleko onartu du auzo honen izen ofiziala bezala. Toponimia eta historia begiratuz egin da aldaketa hau, betidanik Zabaleko izan delako erabiltzen zen izena eta orain arte zeuzkaten izena, Gotxi, ez duelako hartzen bertoko elizaren izena, Olarte, zonaldearen izena baizik. Auzotarren ustetan <<ez badugu toponimia errespetatzen gure betiko izenak galduko ditugu>>.
Erabaki hau izenen unifikazioaren kontrakoa da baina Udalaren ustetan bertoko auzotarrek inoz ez dira identifikatu Gotxi izenarekin eta horregaitik beharrezkoa ikusi dute aldaketa.