Albisteak

 
Beste behin, San Joaneko ospakizunek eta udako solstizioak magiaz beteko dute ekainaren 23ko gaua. Horren inguruan Udalak zein tokiko elkarteek antolatutako ekintza ugari egongo dira ekainaren 22tik hasita, hau da, ostiraletik aurrera.

Ostiral arratsaldean plaza antzerkiaz beteko da 17:30etik aurrera. “Kalean uso, etxean otso” izango da taularatuko den haurrentzako obra. Azpimarratzekoa da Donibane Aretora mugituko dela euriak aire librean egitea galarazten badu. 18:00etatik aurrera Olgetan elkarteak eskupilota eta pala partidak eskainiko ditu frontoian.

Larunbatean ekintzak goizean goiz hasiko dira. 9:30ean ekingo diote Euskal Mendizale Federazioaren 28. haurren martxari, “Zubiaur-Santa Marina”. Ibilaldiaren ondoren haurrentzako jolasak eta tailerrak egongo dira Lehendakari Agirre plazan. 10:00etan tokiko produktuen eta artisautza azoka hasiko da eta goiz osoan zehar egongo da zabalik. Arratsaldean protagonista izango da Oskarbe erromeriaren emanaldia -20:00etan hasiko da-, Agate Deuna Abesbatzak parrokian eskainiko duen kontzertua 20:30etik aurrera eta ORME musika elkarteak egingo duen kalejira 21:00etatik aurrera. 22:45ean Piruloren erreketa izango da, ikuskizun piro-musikal batez lagunduta. Ondoren jaiak aurrera egingo du Oskarberen musikarekin.

Ekainaren 24an, San Joan egunean, meza -José Luis Beperet parrokoaren azkena- izango da nagusi 11:30ean. Herri kirolen erakustaldiarekin bukatuko dira ekintzak. Zubiaur plazan izango da hitzordua igandean, eguerdian.

Informazio gehiago (JPG, 2MB)