Albisteak

Bombila 

EEE-Energiaren Euskal Erakundeak eta Orozkoko Udalak atxikimendu-idazkia sinatu eta energia zerbitzuen enpresa bat kontratatzeko prozesua abiarazi dute. Hurrengo urratsa, udal eraikuntzen eta herriko argiteria sarearen inbentario energetikoa egitea da.

"Eta behin inbentarioa eginda, hori bera hartuko dugu oinarritzat, energia zerbitzuen enpresa bat kontratatzeko lehiaketa publikoa deitzeko", esan du Rakel Olabarria Ingurumen zinegotziak.