Albisteak

 

Orozkoko herriari Bandera Berdea-Udalerri arduratsua saria eman diote, “Energia kontsumoa eta kutsadura” modalitatean. Hain zuzen ere, herri ikastetxean, udal kiroldegian eta Hegoalde urbanizazioan jarritako biomasa- energiako bero sarearen proiektua saritu dute.

Saria ingurumen diploma bat eta Bandera Berdearen bereizgarria dira, eta jasotzen duen erakundearen aldetik ingurumenarekiko konpromisoari eustea eskatzen du, bi urterik bi urtera berritu egin behar da eta.

Erabiltzaile eta Kontsumitzaile Independenteen Federazioak (FUCI) antolatzen ditu sariok, Ingurumen Ministerioaren laguntzarekin, eta Bioaniztasuna Fundazioaren bitartez. Sari-emate ekitaldia 2013ko lehen hiruhilekoan egingo da, Madrilen.