Albisteak

 
Orozkoko Udalak barnetegi· bat antolatuko du Goikoganeko aterpetxean, Austergarminen, 14 eta 17 urte bitarteko gazteentzat, apirilaren 28tik maiatzaren 1erarte. Josu San Pedro, Orozko Alkateak azaldu duenez “helburua herriko gazteentzat ekintza berri bat aurkeztea da, 14 eta 17 urte bitartekoentzat gauza gutxi egiten direlako, Orozkoko historia eta inguru naturala ezagutu dezaten eta aldi berean euskeraren erabilera butzatuz”. Barnetegian zehar ekintza ezberdinak antolatuko dira. Ostiral honetan arratsaldeko 18:00etan Donibane Aretoan barnetegiaren zehetasunak aurkeztuko dira. Orozkon erraoldatuentzat da ekimen hau eta Udalaren laguntza jasoko du.