Albisteak

 
Esnetik Koop. Elk. esnekien kooperatiba mistoak (ekoizle, kontsumitzaile eta erakunde babeslez osatua), Orozkoko Udalaren laguntzarekin, bere lehen urteurrena ospatuko du apirilak 14ean, igandea, Orozkoko Zubiaur plazan burutuko den jardunaldi batean.

Jardunaldian kooperatibak orain arte ekoiztu dituen esnekiak aurkeztuko dira, eta gaztazko pintxorik onena sarituko da, herriko tabernekin elkarlanean antolaturiko lehenengo pintxo-lehiaketan. Ospakizun honen bidez kooperatibak artzain eta kontsumitzaileei eskaintzen dien alternatiba berritzailea ezagutarazi nahi da, eta gurean landa eremua suspertuko duten jarduerak antolatu.

Lehen urteurren honetan, kooperatibak bere helburuak lortzeko bidean emandako aurrerapausoak nabarmenduko dira: 2013ko konpainian esne bilketa bikoiztu egin dela (150.000 litroko ekoizpenera iritsi arte); kooperatibako kide diren baserri guztietan transgenikorik gabeko pentsuaren erabilera bermatu dela; produktuen ekoizpena dibertsifikatu egin dela, hasieran soilik ardi gazta ondua ekoiztetik, 8 gazta mota, jogurtak, eta ardi esne pasteurizatua ekoiztera pasatuz (guztiak ere gehigarri kimikorik gabekoak); tokiko sare komertzial zuzen eta propioa garatu dela, 29 kontsumo talde hornituz dira aldian-aldian; eta parte-hartzea sustatu dela, 20 pertsona boluntario inguru batzen dituzten lantaldeak sortuz kooperatiban. Urteurrenaren ospakizuna burutuko den asteburuan zehar, Esnetik-ek bazkideei zuzendutako topaketak ospatuko ditu baita ere. Bazkideen artean ondorengo hiru kolektiboak bereizi ahal dira: pertsona ekoizleak (8 baserri), pertsona kontsumitzaileak (120 inguru) eta erakunde laguntzaile edo babesleak (Oro koko Udala, EHNE Bizkaia,

Bizilur, Alternatiba eta AM Urkiola). Topaketatan kolektibo hauen arteko elkar ezagutza eta ikuspuntuen elkartrukea bultzatuko da, eta kooperatibaren jarduna etorkizun hurbilean zuzenduko dituzten hainbat erabaki hartuko dira. Ohar honen bitartez, apirilak 14an Orozkon 13:00etan izango den prentsaurrekora hurbiltzeko deia luzatu nahi zaie hedabideei.

Informazio gehiagorako:
Teresa, 687 58 22 10 www.esnetik.com
Amets, 619 95 06 88 (euskarazko argibideetarako) infoesnetik@gmail.com

Era berean kooperatibako bazkideekin (pertsona ekoizle, kontsumitzaile, erakunde babesle) harremaneta jartzeko aukera dago.