Albisteak

 

Orozkoko Ongizate Sailak martxan jarri ditu informazio-kanpaina ezberdinak martxan jarri ditu zaharren bizi kalitatea hobetzeko, adibidez Telelaguntzari buruzko kanpaina. Azaroaren hasieran ezkutitzak bidali ziren telelaguntza zerbitzuari buruzko informazioa emanez eta erantzuna oso positiboa izan da 15 eskeitza ahalbideratu direlako. 2014ean 4 eskaera egin ziren, eta 2015eko urtarrilerik azarorarte, 6. Honelako ekimenak egiten hari dira Orozkoko biztanteria gero eta zaharragoa delako, %24erarte heltzen bait da. Josu San Pedro, Orozkoko Alkateak, esan du "biztaleria zahartzen doa eta eta gizartearen sektore honetako auzokideak gure lehen kezka izan behar dira".

Bakarrik bizi edota, etxekoekin bizi arren, egunean zehar luzaroan bakarrik dauden pertsonei zuzendutako baliabidea da, 60 urtetik gorakoek eta ezintasunak dituzten herritarrek eska dezaketena. Zerbitzu hau etxean duenak —telefonoaren eta etxean jartzen den komunikazio eta informatika-ekipamendu berezi baten bitartez— laguntza behar izanez gero, oso modu errazean. Bizkaiko Foru Aldundiko arreta-zentroarekin jar daiteke harremanetan eguneko 24 orduetan; horrela, larrialdiren bat gertatuz gero, berehalako laguntza jaso dezake. Baliabidea Bizkaiko Foru Aldundiaren eskumena da, baina eskabidea busturialdeko gizarte-zerbitzuen mankomunitatean egiten da.